IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2017/02/28

JUNIE B. JONES ETA MIRESLE SEKRETUA

Idazlea: Barbara Park
Marrazkilaria: DENISE BRUNKUS
Argitaletxea: Bruño.
Orrialdeak: 92
Balorapena: 9

LABURPENA 
 
San Balentin eguna iristeko egun gutxi falta ziren eta irakasleak esan zien ikaskide guztiek gutun bana eraman behar zutela beste ikaskideentzat. Junie B. izan zen lehenengoa gutunak irakasleari ematen. San Balentin eguna iritsi zen eta irakasleak gutun guztiak banatu zituen. Guztiek hamazazpi gutun zituzten baina Junie B.k 16 zituen. Baina, bat-batean irakasleak gutun ikaragarri handi bat atera zuen kutxatik eta Junie B.rentzat zen. Gutunaren amaieran ez zuen izena jartzen MIRESLE SEKRETUA baizik, eta klasearen amaieran jakin zuen...
 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko erraza delako eta miresle sekretua nor den jakiteko Junie B.k buruari hainbat buelta eman behar izan dizkiolako. Aldi berean, neri asko gustatzen zait zeozer aurkitzeko buruari bueltak ematea.
Horretaz gain, liburu hau maiteminduta daudenei gomendatuko nieke!

 
Hiart Perez-Karkamo 5. A

 2017ko otsailaren 28a

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>