IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2017/02/28

GERONIMO STILTON EZ ZENITUEN OPORRAK NAHI?

Idazlea: G. Stilton
Marrazkilaria:
Argitaletxea: Destino.
Orrialdeak: 92
Balorapena: 9

LABURPENA 
 
Geronimo sagua hainbeste lana egiteagatik oso nekatuta zegoen eta oporrak nahi zituen. Egun batean bidai agentzia baten aurretik pasatu eta ikusten geratu zen. Bat-batean bere lehengusu Trikimailu agertu zen eta esan zion:
- Nik bidaietaz asko badakit.
Orduan, ezer esan gabe, bidai agentzia batera sartu ziren. Denda "Fidatzen zara ala ez" izena zuen eta bertan oporrak hartu zituen. Geronimo hotelera irits zenean kanpotik hain itsura ona ez zuela ikusi zuen. Gaua iritsi zen baina ez zuen loak hartzen behean diskoteka bat zegoelako. Hurrengo egunean sagu batekin kirol arriskutsuak egin zituen. Hurrengo goizean hondartzara joan zen eta uretara joatea erabaki zuen. Baina inork ez zion marrazoak zeudela esan, orduan sokorrista batek salbatu zuen. Oporrak amaitu eta bere herrira iritsi zenean bere arreba Teari dena kontatu zion eta farrez hasi zen. Azkenean istorio guztiak kontatzeko liburu bat egin zuten.

 
IRITZIA 

 
 
Neri liburu hau asko gustatu zait oso marrazki politak dituelako, letra ezberdina eta oso dibertigarria delako, oso interesgarria delako eta istorioa asko gutatu zaidalako. Baina neri gustatu ez zaidana hikaz idaztea eta prezioa ez agertzea izan da.
 
Oier Angulo5. A

 2017ko otsailaren 28a

JUNIE B. JONES ETA MIRESLE SEKRETUA

Idazlea: Barbara Park
Marrazkilaria: DENISE BRUNKUS
Argitaletxea: Bruño.
Orrialdeak: 92
Balorapena: 9

LABURPENA 
 
San Balentin eguna iristeko egun gutxi falta ziren eta irakasleak esan zien ikaskide guztiek gutun bana eraman behar zutela beste ikaskideentzat. Junie B. izan zen lehenengoa gutunak irakasleari ematen. San Balentin eguna iritsi zen eta irakasleak gutun guztiak banatu zituen. Guztiek hamazazpi gutun zituzten baina Junie B.k 16 zituen. Baina, bat-batean irakasleak gutun ikaragarri handi bat atera zuen kutxatik eta Junie B.rentzat zen. Gutunaren amaieran ez zuen izena jartzen MIRESLE SEKRETUA baizik, eta klasearen amaieran jakin zuen...
 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko erraza delako eta miresle sekretua nor den jakiteko Junie B.k buruari hainbat buelta eman behar izan dizkiolako. Aldi berean, neri asko gustatzen zait zeozer aurkitzeko buruari bueltak ematea.
Horretaz gain, liburu hau maiteminduta daudenei gomendatuko nieke!

 
Hiart Perez-Karkamo 5. A

 2017ko otsailaren 28a

KIKA SUPERSORGINA ETA BIKINGOAK

Idazlea: Knister
Marrazkilaria: Iñaki Aristondo
Argitaletxea: Bruño. Gero
Orrialdeak: 149
Balorapena: 9

LABURPENA 
 
Kika zigala batzuk aurkitu zituen hozkailuan eta bikingoen garaira zigala horiekin joatea bururatu zitzaion. Hurrengo egunean motxila prestatu, arropa asko jarri eta bikingoengana abiatu zen. Kika iceberg batean agertu zen, bertan ibiltzen zegoela bikingoen ezkutu bat aurkitu zuen eta ezkutuarekin sorginaren jauzia egin zuen. Tailer batean agertu zen, Gunnar izeneko bikingo baten tailerrean. Gunarrek jakin zuen Kikaren ezkutua berak egina zela eta Helgeren aitarena zela, orduan barku batean sartu eta Helgeren aitarengana abiatu ziren. Olatu handi batzuk zeharkatu eta gero Helgeren aita Islandian aurkitu zuten eta etxera bueltatu ziren.
 
IRITZIA
 
Istorioa oso interesgarria iruditu zait marrazkiek istorioa ulertzen laguntzen dute eta oso politak dira baina kolore gabe daude. Liburu hau irakurtzen oso ondo pasa dut.
 
Lucia Gomez 5. A

 2017ko otsailaren 28a

BAT PAT ETA TROLL BURUHANDIAK

Idazlea: Roberto Pavanello
Marrazkilaria:Blasco Pisapia, Pamela Brughera
Argitaletxea: Mezulari
Orrialdeak: 97
Balorapena: 8.5

LABURPENA 
 
Bat Paten lagunak Ipar lurmuturrera joan dira autokarabanan. Iluntzen hasi du eta lotan zeudenean soinu arraroak entzun dira. Goizean gurpil batzuk falta zitzaion autokarabanari eta laguntza eskatzera joan dira. Etxe gorri bat ikusi dute eta bertako jabeak bertan lo egiten utzi die. Hurrengo egunean Björn eta Olgarekin jabearen haurrekin trollen kobazulora sartu egin dira. Leo kobazuloan galdu egin da eta troll umeekin aurkitu egin da. Besteek Leo aurkitu zutenean...
 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait, hiztegia ondo ulertzen delako, marrazkiek istorioarekin bat egiten dutelako eta misterio handia dagoelako. Liburu hau misterioak asko gustatzen zaizkionari gomendatzen diot.
 
Asier Arrieta 5. A

 2017ko otsailaren 28a

HILERRIKO ALTXORRA. BAT PAT

Idazlea: Roberto Pavanello
Marrazkilaria:Blasco Pisapia, Pamela Brughera
Argitaletxea: Mezulari
Orrialdeak: 122
Balorapena: 10

LABURPENA 
 
Egun batean Rebecca, Leo eta Martin beraien gelako leihoan zeudela Bat Pat saguzarrarekin aurkitu ziren eta bele batek Bat Pat hil nahi zuen. Bat Patek esan zien hilerrian bizi zela eta bere etxea ikustera gonbidatu zituen. Hilerrian Viktor Maltzur ikusi zuten, duela 10 urte atxilotu zuten lapurra. Viktor Maltzur joan egin zenean, Rebecca, Leo eta Martin mamu batekin aurkitu ziren eta mamuak...
 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait, marrazkiak kolorez daudelako, erraz irakurtzen delako eta oso polita delako.
 
Danel Cuevas 5. A

 2017ko otsailaren 28a

JUNIE B. JONES ETA PIJAMA FESTA

Idazlea: Barbara Park
Marrazkilaria:Denise Brunkus
Argitaletxea: Bruño
Orrialdeak: 89
Balorapena: 10

LABURPENA 
 
Junie B. Jonesen lagun baten amona aberatsa da eta egunero urrezko kotxe dotore batekin joaten da bere biloba Lutxi eskolara eramatera. Egun batean Junie B. Jones eta bere laguna Klaudia Lutxiren amonaren kotxean sartu ziren eta Lutxi haserretu egin zen caniche bat eskatzen ari zelako. Jolas-garaian dena kontatu zien Lutxik eta bere etxera gonbidatu, Lutxiren etxean gauza asko gertatuko dira eta batzuk farregarriak izan dira...
 
IRITZIA
 
Marrazkiak asko gustatu zaizkit, baina nahiago nuke marrazkiak kolorez izatea, istorioa oso dibertigarria izan da eta farrak bota ditut irakurtzen nituen bitartean.
 
Kattalin Enparan  5. A

 2017ko otsailaren 28a

TUTANKAMONEN AMONA. BAT PAT

Idazlea: Roberto Pavanello

Marrazkilaria:Laura Zuccoti
Argitaletxea: Gero
Orrialdeak: 118
Balorapena: 10

LABURPENA 
 
Bat Pat saguzarrak autoz ibiltzea ez du gustuko. Baina gaur Leori, bere laguna, buruan sartu zaio Bat Patek ikasi behar duela arrantzan eta horretarako autoz joan behar dute.
Bidaian, Bat Patek, ikusi du beraien atzetik momia bat zihoala, momentu horretan beldur asko pasa du baina azkenean momiak alde egin du. Bat Patek bere familiari kontatu dio eta beraiek ez dute sinetsi.
Iritsi direnean arrantza egiteko lekura, Egiptoko museo bat ikusi dute ondoan eta museora joan dira. Zer gertatuko da museo barruan?

 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait.
Bat Pat bildumako liburuak gustuko ditudalako eta liburua beldurrezkoa delako.
Baita letra handia delako ere, eta kapitulu bakoitza kolore batekoa delako.

 
Izaro Estevez  5. A

 2017ko otsailaren 28a

JUDY MOODY OSO UMORE TXARREZ DAGO, OSO-OSO UMORE TXARREZMEGAN MC DONALD

Idazlea: MEGAN MC DONALD
Marrazkilaria: PETER H. REYNOLDS
Argitaletxea: Gero
Orrialdeak: 168
Balorapena: 10

LABURPENA 
 
JUDY OSO UMORE TXARREZ DAGO, ESKOLAN HASI BEHAR DUELAKO. 3. MAILA HASI BEHAR DU. BERE IRAKASLEAK, TODD JAUNAK, HOBETO EZAGUTZEKO, COLLAGE BAT EGITEA PROPOSATZEN DIE. JUDYK GAUZA PILA BAT JARRI NAHI DITU. OSO POLITA GELDITUKO ZAIO!
 
IRITZIA
 
ASKO GUSTATU ZAIT. OSO DIBERTIGARRIA IRUDITU ZAIT. MARRAZKIAK OSO POLITAK DIRA, BAINA NAHIAGO NUKE KOLOREDUNAK IZATEA.
 
Eba Telletxea 5. A

 2017ko otsailaren 22a

RITA ERRALDOIA

Idazlea: Mikel Valverde

Marrazkilaria: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkar
Orrialdeak: 68
Balorapena: 9

LABURPENA 
 
Rita oso baxua da eta horretaz nazkatua dago. Egun batean hiriko azokara joaten da, eta bertan
gizon bitxi bat ikusten du edabe magikoak saltzen. Ritak bat erosten du eta...

 
IRITZIA
 
Liburu hau asko gustatu zait, irakurketa erraza duelako, marrazkiak oso politak direlako eta istorioa dibertigarria delako.
 
  Haizea Sistiaga 5. A

 2017ko otsailaren 28a
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>