IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2013/11/28

POBRE MANOLITO

 
Idazlea: Elvira Lindo
Marrazkilaria: Emilio Urberuaga
Argitaletxea: Alfaguara
Orrialdeak: 152
Balorapena: 9

LABURPENA

 
Kapitulu ezberdinak dira eta gehien gustatu zaidana kontatuko dizuet:
Kurtsoa bukatzear dago eta Manolitoren irakasleak ikasgaietan atera dituzten notak banatu behar ditu.
Manolitori bereak ematen dizkionean matematikak ez dituela gainditu konturatzen da. Negarrez hasten da, baina horrek ez dio ezertarako balio izan, berdin-berdin bere amak bronka bota dio-eta. Baina aitonak amari esaten dio
bronka ez  botatzeko, amak txikitan 3 suspenditu zituelako. Ama mutu gelditzen da eta ez daki zer esan.
  
IRITZIA 


Bikaina da liburu hau, umore askorekin egina dago.
Edozein umeri gomendatuko nioke; berdin mutil zein neska.
Hori bai, izenburuak azken kapituluarekin dauka zer-ikusia, bestela ez du zentzurik.
Nik liburuari hamarretik bederatzi bat emango nioke;
Primerakoa da!



Anitz 6. A

 2013ko azaroaren 27a

MATILDE Y LAS BRUJAS

 
Idazlea: Juan Farias Huanqui
Marrazkilaria: Rocio Martinez
Argitaletxea: S. M.
Orrialdeak: 60
Balorapena: 9

LABURPENA

 
Verruga, Viruela eta Groserak, Matilde beldurtu nahi dute, orduan, pozima berezi bat prestatzen dute.
Gauak joan eta gauak etorri, ordua iritsi da.
Zer gertatuko da?

  
IRITZIA 


Asko gustatu zait zeren Matildek esaten duen bezala ez du sorginengan sinisten eta beraiek hori pentsatzen duten bakoitzean asko haserretzen dira.
Oso erraza da irakurtzeko. Nire ustez, 3.eta 4.mailakoek oso erraz irakurriko zuten.


Kira Anaut 6. A

 2013ko azaroaren 27a

MANOLITO ON THE ROAD

 
Idazlea: Elvira Lindo
Marrazkilaria: Emilio Urberuaga
Argitaletxea: Alfaguara
Orrialdeak: 152
Balorapena: 10

LABURPENA
Manolito bere etxean zegoen eta familia osoa oporretara zihoan; baina halako batean aitak kamioiarekin lanera joan behar zuela esan zuen.
Ama oso haserre zegoen eta aitak Manolito berarekin joan behar zuela esan zuen.
Zer gertatuko da kamioaren barruan?

  
IRITZIA 

 Liburua asko gustatu zait oso barregarria delako eta nire adinakoei esango nieke irakurtzeko.

Jon Lekuona 6. A

 2013ko azaroaren 27a

HAMAHIRU MAMU TENEBROSARENTZAT

 
Idazlea: G. Stilton
Marrazkilaria: I. Bigarella eta G. Campioni
Argitaletxea: Destino
Orrialdeak: 118
Balorapena: 8

LABURPENA

Bobo Shakspearek, ospetsu frantziar bat, etxe bat erosi du. Etxea mamuz beteta dago. Tenebrosa laguntzera joaten da Nosferatu eta bere iloba Eskalofriosarekin joaten da. Ze gertatuko da?

  
IRITZIA 
Liburua asko gustatu zait mamuak ateratzen direlako. Marrazkiak asko gustatu zaizkit eta liburua erreza da irakurtzea zeren konturatu gabe liburu guztia irakurri duzu. Misterioa gustatzen zaienei gomendatuko nieke.  


Markel Campandegui 6. A

 2013ko azaroaren 27a

2013/11/18

ZONBIA

 
Idazlea: Erik LLuch
Marrazkilaria: Pablo Tanbuscio
Argitaletxea: Erein
Orrialdeak: 22
Balorapena: 8

LABURPENA

Egun batean pertsona bat hillerrira joan zen ehortzera eta zonbi bat aurkitu zuen eta etxera eraman zuen.(...) Eskuak goian jartzen erakutsi zion. Kalera atera zenean pertsona guztiak izutu zituen.
  
IRITZIA 

 
Liburu hau portadarengatik aukeratu dut. Oso interesgarria iruditu zait zonbiak asko gustatzen zaizkidalako.
Liburu hau gezurretakoa da zonbiak ez direlako esistitzen.
  Eneko 5. E

 2013ko urriaren 31a

IPURDITXO BIHURRITXO

 
Idazlea: Jose Luis Cortes
Marrazkilaria: Avi
Argitaletxea: S.M.
Orrialdeak: 93
Balorapena: 10


LABURPENA


Bada mutil bat, Zesar Pompeio izenekoa oso bihurria dena eta bere ama gaizki portatzen zenean bi zaplasteko ematen zizkion . Horregatik, egun batean Zesarren ipurditxoa etxetik joan zen. Bere ipurditxoa gabe arazo asko ditu. Zesar inon ezin zelako eseri.Orduan egun batean ipurditxoaren bila joan zen eta berarekin egoteko esan zion eta hurrengo egunean ipurditxoa itzuli zen. Egun hartatik ondo portatu zen.
 
IRITZIA 

 
Liburu hau azalarengatik aukeratu nuen, oso deigarria zelako. Liburua fantasiakoa da. Mutil baten istorioa kontazen du. Mutila liburuko protagonista da, Zesar Pompeio izenekoa eta bost urte ditu. Gehien gogoratzen dudana eta gainera gehien gustatu zaidana da bere ipurdia joaten zenean. Lliburuko marrazkiak oso ondo eginda daude. Niri asko gustatzen zait liburua, baina hobeto izango zen ume txikientzat.
Amets Ortega 5. E
 2013ko urriaren 31a

IRAKASLEA EROTU ZEN EGUNA

 

Idazlea: Christopher Milne
Marrazkilaria:  Simon Swingler
Argitaletxea: Desclée
Orrialdeak: 93
Balorapena: 9


LABURPENA


5.A gela oso bihurria zen Gaiztoen kluba zegoelako. Gaiztoen klubean bihurrikeriak egiten zituzten eta hor sartzeko sarrera proba gainditu beharra zen, oso zaila zen gainditzea.
Azkenean irakaslea erotu egin zen. Ze gertatuko zen? 

 
IRITZIA 

 
Liburua asko gustatu zait oso dibertigarria izan delako eta bihurrikeria asko egiten zutelako. Marrazkiak politak ziren eta liburua erreza da irakurtzeko. Bihurrikeriak egiten dituztenei gomendatuko nieke.

Markel Campandegui 6. A
 2013ko azaroaren 11a
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>