IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2013/12/17

JUDY MOODY OSO UMORE TXARREZ DAGO

 
Idazlea: Megan Mc Donald
Marrazkilaria:  Peter Reynolds
Argitaletxea: Gero
Orrialdeak: 168
Balorapena: 7


LABURPENA


Judy Moody ez du nahi eskola hastea eta horregatik oso umore txarrez dago. Irakasleak eskatzen dienean bakoitzak bere buruari buruzko collage bat egiteko,Judyk ondo baina hobeto pasatu eta ahaztu egingo zaio umore txarra, horrela esateko klaseko lagunei nolakoa den, zein klubetan den, horrelako gauzak esan beharko ditu.


IRITZIA 


 Oso polita iruditu zait, oso entretenigarria delako,horretaz gain, liburua bilduma batekoa da eta nik irakurri dudan liburua bigarrena da. 
Liburuan marrazki dezente daude baina denak teknika berdinak erabiltzen ditu.

Tamara Naval. 6. A

 2013ko abenduaren 17a

BROWNIE KLUBA PROMESA APARTA

 
Idazlea: Karoline Plaisted
Marrazkilaria: Katie Wood
Argitaletxea: Desclée
 Orrialdeak: 122
Balorapena: 4


LABURPENA

 
Bost lagun min dira. Nesken lehengo eguna da Brownie klubean eta oso urduri daude.Gauza pilo bat egin behar dituzte adibidez: eskulanak, jolasak abestiak eta lagun berriak. Baita promesa bat ere, baina lehenengo nolako festa egin behar duten erabaki behar dute.

  
IRITZIA 


Ez zait hainbeste gustatu hitz batzuk ez nituelako ulertzen eta oso luzea delako. Browniek bi liburu dituzte. Bien artean hau da gehien gustatu zaidana.

Jarazi Jericó 6. C

 2013ko abenduaren 16a

2013/12/16

FANNYREN IKERTZAILE AGENTZIA

 
Idazlea: Paricia Schroder
Marrazkilaria:Tina Schulte
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 110
Balorapena: 6


LABURPENA

 
Fannyri ikertzaile agentzia bat egitea bururatzen zaio bere lagun minekin batera. Fannyri, Mayari, Leori eta Dotteri lehenengo kasuak oso errezak iruditzen zaizkie. Baina, egun batean, Fannyren aitak lan egiten duen animalia-dendan, txori exotiko bat lapurtzen dute, orduan, Fannyri eta bere lagunei zailagoa iruditzen zaie kasu hau.


IRITZIA 


Istoria hau oso interesantea da eta asko engantxatzen du. Asko guztatzen zait zeren abenturak eta misterioak dituzten liburuak asko guztatzen zaizkit.

Elaia  6. C
2013ko abenduaren 16a

SCREAM STREET. SORGINAREN ODOLA

 
Idazlea: Tommy Donbavand
Marrazkilaria:
Argitaletxea: Desclée
Orrialdeak: 128
Balorapena: 4.5


LABURPENA

 
Luke, Resus eta Kleo erlikia baten bila joaten dira, sorgin odolezko botila bat. Baina joaten ziren bitartean oztopoekin topatu dira. Otto Handiputz petsona gaizto bat da, arratoi-bampiroekin eta Scream street-eko biztanle guztiak banpiroaz kutsatu direla.
Luke eta bere lagunek erabaki bat hartu beharko dute: amuletoa aurkitu edo Scream street-eko biztanleak salbatu.


IRITZIA 


Liburua beldurgarria da banpiroetaz eta arratoi-banpiroetaz hitzegiten duelako. Gainera ondo ulertzeko egokitua dago.

Joseba 6. C
2013ko abenduaren 16a

ZAZPI GELAKO HODEIETAKO ETXEA

 
Idazlea: Jesus M. Olaizola. Txiliku
Marrazkilaria: Jose I. Treku
Argitaletxea: Kaltxaberde
Orrialdeak: 77
Balorapena: 7


LABURPENA


Xulio txorroskileroa zen eta herrira iristen zen bakoitzean festatxo bat antolatzen zuten auzoko umeek. Ipuin harrigarriak kontatzen zituen eta haur guztiek oso ondo pasatzen zuten berarekin. Egun batean agure bati buruzko historioa kontatu zien. Agureak hodeietan zazpi geletako etxe bat zuen.


IRITZIA 


Liburua asko gustatu zait. Marrazkiak ondo eginak daude baina marrazki batzuetan ez da liiburuan jartzen duena ateratzen.Hiru pertsona zeuden :
Xulio:Txorroskileroa zen umeei far egiteaz arduratzen zena
Hodeietako jauna:Zazpi logela zituen eta egun batean mutiko bat aurkitu zuen eta oso jatorra zenez bere etxera eraman zuen ez zeukalako non bizi.
Mutikoa:Pixkat bihurria zen. Hodeietako jaunak logela bat utzi zioenean dena hondatu zuen.


Jon del Rio 6. C

 2013ko abenduaren 16a

KATU PIRATEN GALEOIA

 
Idazlea: Elizabetha Dammy
Marrazkilaria: Larry Keys
Argitaletxea: Destino
Orrialdeak: 110
Balorapena: 8


LABURPENA

 
Geronimo Stilton, politikariengandik ihes egiteko bere familiarekin itsasora joaten da.
Bidaia globo aerostatiko batean egiten dute eta zerbaitek disdira egiten ikusten dute. Disdiratsua den hori katuen galeoia da eta hurbiltzean katuek Stiltondarrak bahitzen dituzte. Geronimok eta bere familiak eskapo egitea lortzen dute.


IRITZIA 


Liburua asko gustatu zait, abenturazkoa delako. Gainera far asko egin dut liburuarekin. Bilduma honetako liburu gehiago irakurri ditut baina besteak gehiago gustatu zaizkit

Eneko Martin 6. C

 2013ko abenduaren 16a

KIKA SUPERSORGINA ETA VIKINGOAK

 
Idazlea: Ludger Jochmann
Marrazkilaria: Birgit Rieger
Argitaletxea: Bruño
Orrialdeak: 129
Balorapena: 3.5


LABURPENA

 
Kika Suediara joan zen bikingoak ikustera, eta sorginaren jauzia egingo du. Kika iceberg batean agertu zen, eta gerlarien armarri batekin. Bat-batean bikingoen herrian aurkitzen du Kikak bere burua, eta bikingo gerlari hasten da hizketan. Kikak, historia guztia kontatu zion eta bikingoak armarri hori beraien nagusiarena dela eta gainera haren bila dabiltzala esan dio. Kika bikingoei esaten die beraien nagusiaren bila joateko, guztiak ados zeuden bikingo bat izan ezik, Lasser izenekoa.

  
IRITZIA 


Liburua ez zait asko gustatu. Marrazkiak politak dira eta irrealak. Irakurtzeko ondo dago, baina nik ez nuke gomendatuko.

Markel Arruti 6. C

 2013ko abenduaren 16a
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>