IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2013/12/16

AMAIA LAPITZ ETA DIDoREN ERMANDADE SEKRETUA

 
Idazlea: Katixa Agirre
Marrazkilaria: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Orrialdeak: 182
Balorapena: 9


LABURPENA

 
Amaia, haren ama eta amona, Tunisiara joaten dira, amonaren mutil lagun berria ezagutzera.
Udaberri hasierako matxinada egokituko zaie, eta Kartagoko hondakinen misterioekin nahastuko dira bere lagun berriekin, Leila eta Tareke , amonaren mutil lagunaren ilobak, eta haiekin batera abentura batean murgilduko dira, eta nork daki zergatik, Londresen bukatuko dute...

  
IRITZIA 


Pertsonaiak asko gustatu zaizkit. Amaia, aurkitzen dituen misterio guztietan sartzen da eta bidaiatzea oso gustuko du.
Bere lagun berriek ere oso gustuko dituzte misterioak, amona beti umore onez dago, ama bezala.
Euskaraz dago idatzia, idazlea euskalduna delako, Gasteizekoa zehatz-mehatz, 1981an jaio zen eta Bilbon bizi da gaur egun.
Marrazki gutxi daude baina, oso politak dira. Alex Orbesek marraztuak. Letra normala da, hau da, ez oso handia ez oso txikia. Azkar irakurtzen da eta kapituloka banatuta dago.
Bilduma bat da eta hau bigarren ipuina da, biak irakurri ditut eta biak oso gustuko ditut.
Gomendagarria da, baina gehiago jakin nahi baduzu, animatu eta irakurri.



Alaitz Arroyo 6. C

 2013ko abenduaren 16a

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>