Idazlea: G. Stilton
Marrazkilaria: Larri Keys
Argitaletxea: Destino Orrialdeak: 117
Balorapena: 8
LABURPENA
Geronimo Stiltonek arazo bat dauka. Sagukaria, bere egunkaria, ez da saltzen, beste egunkari bat nagusitu delako hirian. Beste egunkari horren erruz bere enpresak egindako egunkari guztiak zakarrontzira joan dira. Stiltonek ez zekienez zer egin Aztisaguri deitu zion. (aztisagu telebistan ateratzen den gizona da. Berak edozeineri edozein gauzetan laguntzen dio.) Oso gaizki zeudenez Aztisaguk telebistako programa arriskutsu batera eraman zuen Stilton. Han isatsa sagu trampa erraldoi bati lotzen diote eta galderak egiten dizkiote. Galderaren bat gaizki erantzuten bazuen isatsa moztu egingo zioten. Baina denak asmatzen bazituen milioi bat euro lortuko zituen. Isatsa moztuko al diote? Dirua lortuko ote du? Liburua irakurtzean jakingo duzu.
IRITZIA
Nik txkitan ez nituen liburu hauek irakurtzen kanpotik ez baitzitzaizkidan batere gustatzen. Baina orain Geronimo Stiltonen liburu pare bat irakurri ditudala, liburu hauek oso dibertigarriak direla esan dezaket. Beti hurrengo orrialdean zer jartzen duen jakiteko gogoa sartzen zaizu. Marrazki asko eta kolore argitsuz beteak ditu. Letra handi xamarra dauka baina irakurtzeko egokia.
Ander. 6. A
2013ko azaroaren 13
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina