IRAKURKETA KLUBA

IRAKURKETA KLUBA

2014/01/20

GALTZONTZILO GALDUAREN BILA

 
Idazlea: Antton Dueso
Marrazkilaria:  Antton Dueso
Argitaletxea: Desclée
Orrialdeak: 67
Balorapena: 7

LABURPENA (I)


Gaur Punkik osasun zentrora joan beharra dauka, medikuak ipurdian txertoa jartzeko. Guztia prestatu du: dutxa, arropa garbia,... baina batez ere galtzontziloak. Berarentzat galtzontziloak dira garbien eta hoberen egon behar dutenak. Baina goiz hartan, lapur madarikatu batek galtzontziloak lapurtu dizkio... zer egingo du Punkik?

IRITZIA (I)
 
Liburu hau nahiko gustatu zait, oso dibertigarria da. Oso erraza da irakurtzeko, eta letraren tamaina nahiko handia da. Marrazki asko ditu gainera. Orokorrean, gustatu zait, eta barre egitea gustatzen zaion bati gomendatuko nioke, baina ez nire adineko bati, nire ustez liburu hau txikiagoentzat da.

Unai Agueda. 6. A
 2013ko azaroaren 13a
LABURPENA (II)

Punki izeneko mutil batek mundu honetan gehien maite zuena bere galtzontziloak ziren.
Egun batean, Punki, hondartzara joan zen bainu fresko bat hartzera. Bere gauzak utzi eta arropa guztia kenduta, biluzik, uretara abiatu zen. Burua uretan sartu eta atera zuenean mutiko batek bere galtzontziloak lapurtzen zituela ikusi zuen. Hondartzako pasabideetatik joaten zen bitartean konturatu zen lapurra bere lehengusua zela, txantxa bat egiten.

IRITZIA (II)
 
Asko gustatu zait. Nik liburua gomendatuko nuke, marrazkiak oso politak eta barregarriak direlako. Irakurtzeko ondo dago letra egokiarekin.
Markel Arruti. 6. c
 2014ko urtarrilaren 13a


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...>